XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) da guztiya, araguizko jolas lasai, ibillera lizun eta irakastegui ontatik izentatu gabe usten ditudan beste zembait gauza, oyen atzeguiñ dana.

Bañan oker diyote, nere Kristau biotzekuak; gaizki mintzatzen dira, eta oraindik charrago dana: guztiz gaizkiyago bizi dira beren naikunde lizunetan.

Gaizkilleak, okerrak, pekatariyak ezingo du biotzian arkitu eguiyazko atzeguiñik eta benetako pakerik.

Pakea, pakea, diyote gaiztoak, eta sarri aubian dabillkitelarik, beti falta zaye biotzian: Cor impii quasi mare fervens quod quiescere non potest Is 57.

Gueldirik egon ezin dan ichaso aserratua bezela da gaiztoaren biotza.

Gaiztoaren atzeguiña izango da gueyenez kampokoa, azalekoa edo araguizkoa; iduki lezakete arpegui alaya noizik beiñ, bañan biotzeko pake, animako atzeguiñ ta guizonari dagokiyon zoriona, eziñgo dute arkitu, abereak beren egarriya itzali oi duten putzu zikiñetan.

Eguiyazko atzeguiñ oso-oso ta guzizkoa izango degu zeruratzen gueran bezin laizter, eta erbeste ontan izan leikean poz-kontentua arkitzen da zeruruntz dijuan bidean, kristauari dagokiyon bizitzan.

Jesus-en aguindu biguñak gordetzeak dakarki ondoren adiña arguitzen duan poza, ta biotza eztitzen duan atzeguiña.

Gauzak diran bezela ikusten dituanak, autortu bearrean dago, orretarako indarrik badauka beintzat: oso aundiya dala Jesus-en uztarri biguña eramatetik datorren poz-kontentua, Salomon Erregue jakintsu ta aberatsak iduki zuan baño aundiyago ta iraunkorragua.

Zorioneko ama maite Mariak erakusten digu egui au diyonian: Exultavit spiritus meus in Deo Salutari meo.

Nere anima gañezka dago atzeguinez Jaungoiko salbatzalle maitean.

¡Oh Zoriona! Jose arotsaren emazte garbiyak, lurreko lizunkeri mota guztiyari alde eguinda, echecho batean bere lanak ondo eguiñaz, Jaungoiko maite-maitea ondo serbitzen zuan Mariak diyo entzun nai duan guztiyari: Biyotzak salto eguiten diyola (...).